Plastikari eman behar zaion garrantzia ematen diote eskoletan? Matematikak eta lengoaia bezain garrantzitsua da, hala ere, ez da horrela izaten eta plastika beti albo batean uzten da, bere garrantzia eta eragina umeengan kontuan hartu gabe. Izan ere, plastikako orduetan lantzen diren lanek umeen sormena garatzen laguntzen dute, hain zuzen ere, matematikako buruketak egiteko oinarrizkoa dena. Hau da, plastika edozein ikasgai bezain garrantzitsua da eta nire ustez honela jakinarazi behar diegu ikasleei. Zuek zer uste duzue?
Arteak inguratzen gaitu, ikus dezagun zer nolako eragina duen Lehen Hezkuntzan.
2012/09/27
2012/09/17
Eskulanak
Eskulanak eginez, sormena ez da asko garatzen, haien autonomia, aldiz, bai. Izan ere, haiek bakarrik egingo dituzte andereñoak esandako pausuak. Gainera, proposatuko dudan eskulanean aukera izango dute gustuko duten marrazkiak aukeratzeko. Hasi baino lehen, beharrezkoak izango diren materialak hauek dira:
- Etxetik ekarritako kartoia
- Margoak
- Artaziak
- Pegamentoa
- Orri zuri bat
- Etxetik ekarritako eta moztu ahal diren aldizkariak, komikiak, kromoak...
Hau guztia izanda, eskulana egiteari ekingo diogu. Irakurtzea hain garrantzitsua denez, batez ere, lehen hezkuntzako umeentzat, liburuan jartzeko adierazgailu bat diseinatuko dugu. Modu honetan, gehien gustuko duten pertsonaiek irakurketara eramango dituzte. Izan ere, dibertigarriago egingo zaie irakurtzea haiek diseinatutako orrien adierazgailu baten bidez.
Hasteko, orri zuria erditik moztuko dute eta bi zati horietatik bat aukeratuko dute erditik tolesteko. Behin tolestuta izanda, nahi dituzten marrazkiak egingo dituzte edo argazkiak moztuko dituzte eta paperean itsatsi egingo dira bi aldetatik. Baina, bi alderen goikaldea libre utziko dute hurrengoa jartzeko: "Hau guztia irakurri duzu" eta beste aldean "Hau guztia irakurtzeko falta zaizu". Bi esaldi horiek idatzi ondoren eta marrazkiak itsatsita izanda, erditik tolestutako parera tamaina berdineko kartoian pegamentoarekin itsatsiko dugu.
Eta hau izango litzateke emaitza bi alde desberdinetatik ikusita:
Ongi etorri guztioi!
Artea edo artearekin zerikusia duen edozer gustuko baldin baduzue blog honetan aukera izango duzue arteaz gozatzeko. Horretaz aparte, saiatuko naiz artea lehen hezkuntzarekin erlazionatzen eta zenbait aukera proposatzen, horien artean, plastika klaseetan praktikan jartzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)