Arteak inguratzen gaitu, ikus dezagun zer nolako eragina duen Lehen Hezkuntzan.

2012/11/25

Azken tailerra: animazioak egin

Azken tailer honetan animazioak egingo ditugu. Hau da, taldeka, nahi ditugun elementuekin, komiki bat osatzeko aukera izango dugu. Taldeak hiru pertsonetakoak izango dira eta kide guztien artean saiatu behar dira komiki bat osatzen.  Egingo duten komikia, ez da modu ohikoan egina izango. Hau da, marrazkiak paperean ez dituzte egingo, ezta horiek margotu ere. Interneten egingo dute, han aurkituko dituzten baliabideak erabiliz.

Hasteko, irakasleak zer nolako baliabideak weborrian dituzten azalduko die eta nola erabili behar den bakoitza. Hori horrela, talde bakoitza bere komikiarekin hasiko da. Horrek ez du asko iraun behar eta ulerterraza izan behar da. Behin komikia amaituta izanda, klasearen aurrean aurkeztuko dute eta beste tailer guztietan bezala, beste talde guztiek puntuazioa emango diote. Puntuazio gehien aterako duenak irabaziko du. Weborri horretan, pertsonaia, elementu, musika, paisaia... desberdin aukeratu ahal dira eszena bakoitzean, azkenean, komikia osatzeko. Hona hemen weborriak eskeintzen dituen aukera ezberdinak: 



Modu honetan, lan kooperatiboa sustatuko da, taldean lan egingo baitute. Gainera, komikiak egiteko modu desberdina, dibertigarria eta berria aztertuko dute, hain garrantzitsua den gaitasun digitala, kasu honetan ere, jorratuz.

 Honelako zerbait egin beharko du talde bakoitzak:  

DomoNation.com: txapelketa by iampatgam


Hemen uzten dizuet esteka:

http://domo.goanimate.com/studio 

2012/11/22

Bigarren tailerra: natura hilak egin

Tailerrekin jarraituko dugu !

Honetan, bi irabazle egongo dira. Izan ere, txapelketa bi modu desberdinetan egingo dugu, bozketa baten bitartez, klase erdia natura hilak interneten egingo dituzte eta gainerakoek paperean. Hori horrela, bi puntuazio desberdin emango dituzte eta bi irabazle egongo dira. 

Alde batetik, interneten egingo dutenek, nahi dituzten elementuak aukeratuko dituzte eta nahi duten moduan ipiniko dituzte. Modu honetan, sormena landuko dute, baita IKT-en erabilera ere. Bestetik, paperean egingo dutenek, lan gehiago izango dute, izan ere, marrazkiak asmatu behar dituzte eta gero horiek margotu. Hala ere, hauek sormena gehiago landuko dute. Eta nahiz eta IKT-ak oraingo honetan ez erabili, hurrengo batean aukera izango dute. Marrazkiekin amaitu ondoren, aurreko tailerrean bezala, bakoitzak bere margolana aurkeztuko du eta gainerakoei azalduko die izan dituzten zailtasunak eta ikaskizunak. Horrela konturatuko dira zer nolako abantailak eta eragozpenak dauden modu desberdinetan egitean. Gainera, bi irabazleen margolanak klasean hilabete batez egongo dira.

Hemen uzten dizkizuet bi modu desberdinen adibideak:

 Interneten egindako natura hila:


Paperean egindako natura hila:



Hemen uzten dizuet esteka: 



2012/11/15

Lehenengo tailerra: arte abstraktua lantzen

Sarrera honetan eta hurrengo bietan, tailerrak prestatuko ditugu, lehenengo honetan, arte abstrakturekin hasiko gara, hurrengoan natura hilak margotuko ditugu eta azkenik komiki bat prestatuko dugu. Hasteko, bakoitzak irudi abstraktua margotu beharko du eta amaitu ostean guztien aurrean bere margolana aurkeztuko du. Horretaz gain,  zer nolako esanahia duen berarentzat jendaurrean azalduko du. Margolan guztiak azalduta egonda, ikasle bakoitzak gehien gustatu zaion margolanari puntuazioa emango dio eta azkenean puntu gehien lortu dituenak irabaziko du. Sari gisa, margolan hori klasean jarriko dugu hilabete batez. 

Honelako zerbait aurkeztuko du bakoitzak:




Tailer honekin landu nahi duguna hurrengoa da: alde batetik, azken sarrera guztietan saiatu garenez egiten, IKT-en erabilera da. Izan ere, ariketa hau paperean egin liteke baina, azaldu dugun moduan eginda,  gaitasun digitala lantzen dute. Bestetik, sormena ere lantzen dute, bere marrazkia, eredurik izan gabe, egiten baitute, haientzat zer nolako esanahia duten azalduz. Azkenik, ahozko gaitasuna jorratuko dute, haien azalpena jendaurrean eman behar dutelako. 

Hemen uzten dizuet esteka: 



2012/11/08

Nola ikusten dut neure burua?

Geure burua marrazteko agintzen digutenean, oso zaila egiten zaigu, batez ere, marrazkigile profesionalak izaten ez bagara. Baina, sarrera honetan joko dibertigarri eta erraza proposatuko dizuet klasean praktikan jartzeko. Hurrengoan datza: irakasleak ume bakoitzari jokoan sartzeko aginduko die eta bertan bakoitzak bere burua ahalik eta hoberen irudikatu beharko du. Jokoaren barruan hainbat ezaugarri aukeratu ahal dira, hala nola, ile mota, begiak, aurpegiaren forma, arropa etab. Hemen argiago ikusiko dituzue dauden aukera desberdinak:



Bakoitzak berea egin ondoren, andereñoak guztiak hartuko ditu, arbela digitalean ipintzen dituelarik banan-banan erakusteko. Izan ere, egindakoa ordenagailuan gorde daiteke. Hori egin bezain pronto, ikasle guztiek asmatu beharko dute nor den bakoitza. Horrexegatik, ahalik eta hoberen eta antzekoen egin beharko dituzte haien "buruaren marrazki digitalak".

Adibide moduan hurrengoa utziko dizuet:


Hitz gutxitan, ariketa honen helburuak hurrengoak dira: alde batetik, artea kontuan izaten dugu, azken finean, autorretratu  bat egin baitugu, arkatzarekin edo margoekin eginda egon ez arren. Bestetik, sormena ere lantzen dugu, izan ere, zerk egiten gaituen berezi pentsatu behar dugu eta marrazki hauetan islatu. Azkenik, aurreko sarrera batzuetan bezala IKT-ei ere garrantzia ematen diegu. Modu honetan, ondo pasatzen duten bitartean gaitasun digitala garatzen ari dira, joko hau arakatuz. 

Hemen uzten dizuet esteka:





2012/11/03

Artearekin ikasten

Sarrera honetan garrantzia emango diot artearen kulturari. Izan ere, orain arte artearen kultura kontuan izan dugu baina ez nahikoa. Hori dela eta, orrialde oso interesgarria aurkitu dut, non landu nahi duguna agertzen den. Gaitasun digitala eta IKT-ek duten garrantzia kontuan hartuz, artearen kultura joko batzuen bitartez ikasiko dugu. Honekin lortu nahi duguna ez da umeek guztia jakitea, margolariak nongoak ziren, zein urtetan jaio ziren... baizik eta arteak izan dituen artista garrantzitsuenetarikoak ezagutzea eta margolan batzuk bereiztea. 

Argiago ikusiko dugu pausoz pauso azaldu ondoren:
Hasteko, esan beharra dut orrialde honen barruan dagoen guztia ez dugula erabiliko. Izan ere, hainbat  datu daude eta Lehen Hezkuntzako umeentzat datu gehiegi izango dira. Halaber, gure xedea ez da umeak aspertzea, baizik eta ondo pasatzea jokoen bidez, ikasten duten bitartean.  Behin hau jakinda, azalpena emateari ekingo diot.
 Lehenengo pausoa  "EXPLORA EL MUSEO"n sartzea gara. Bertan, 21 margolan aurkituko ditugu eta bakoitzaren azpian artistaren izena eta margolanaren izena agertzen da.

  Margolan bakoitzaren  gainean klikatzen badugu hurrengo jokoak agertuko zaizkigu. Nik lauki horien barruan daudenak aukeratu ditut klasean lantzeko:

  •  "Intrusos en mi cuarto" hurrengoan datza: aukeratutako margolan bakoitzean, originalean oinarrituta, zerbait gehitu diote eta umeek jakin beharko dute zein izan den gehigarri hori. 
  • "Arty Puzzle" hurrengoan datza: izenburuak esaten duen moduan, puzzleak egitean datza. Margolanak zatitu egiten dira eta pieza bakoitza dagokion tokian jarri beharko dituzte
  • "¡Qué lío! hurrengoan datza: Margolan bakoitzaren barruan dagoen zerbait mugitu egin da. "El nacimiento de Venus"ean adibidez, Venusaren ilea lurrean kokatuta dago eta umeek dagokion lekua jarri beharko dute. 
  • ¿Cuál es la copia? hurrengoan datza: Bi margolan agertzen dira, hasieran berdinak direla dirudi, baina bata originala da eta bestea, aldiz ez. Bereizi ondoren, originala aukeratu beharko dute.
 Hau da, joko hauen bitartez, margolan bakoitzaren ezaugarri edo pertsonai batzuk, paisaiak etab.  gogoratuko dituzte.

Joko horiek egin ondoren, "EXPLORA EL MUSEO"tik aterako gara eta  "LOS MUSEOS"era joango gara. Bertan beste bi joko aukeratu ditut:

  • Lehengoan, "En el museo"n,  margolana autorearekin lortu beharko dute.
  • Bigarrenean, "Automatix"ean, margolanetan aurkitu ahal ditugun estilo desberdinak ikusi eta ikasiko dituzte. Honetan, marrazki bat agertzen da eta estilo desberdinak (oleoa, kubista, pop-a, surrealista eta normala) aukeratzean, marrazkia estilo horretara egokitzen da. 
 Nire proposamena hurrengoa da: alde batetik, "EXPLORA EL MUSEO"ren barruan  margolan asko daudenez eta bakoitzaren barruan beste hainbat joko aurkitu ahal ditugunez, zatiketa bat egingo nuke, hau da, 21 margolan horiek zenbait egunetan ikusiko nituzte. Modu horretan, margolan bakoitzarekin denbora gehiago egongo dira, bestela, egun batean guztiak ikusten badituzte, oso gutxi ikasiko dute. Bestetik,  "LOS MUSEOS", "EXPLORA EL MUSEO" egin ondoren egingo nuke, izan ere, margolanak inoiz ikusi gabe, oso zaila egingo zaie joko horiek egitea.  Hauek, besteak ez bezala, egun batean egin ahal dira.

Hitz gutxitan, joko hauen bidez, ikasiko dute, ondo pasatzen duten bitartean. Eta gainera, gaitasun digitala praktikan jarriko dute.

Hemen uzten dizuet esteka:

http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos%20Infinity/aplicaciones/arteninos/arty/index.html

2012/10/28

Interneten artearekin jolasten



Aurreko sarreran esan nuen moduan, IKT-ak oso garrantzitsuak dira umeen hezkuntzan. Paint-a arakatu ondoren eta  honek eskaintzen dituen tresna batzuk erabili ondoren, gaur internetaren momentua da. Hau da, internetez baliatuko gara marrazkiak eta koloreak  sortzeko. Proposatuko ditudan bi jokoak internet izan gabe egin ditzakete, hala ere, informatikako gelara joanez gero, ordenagailuekin egonez gero eta internetera sartuz gero IKT-ekin kontuan egongo dira eta interesgarriagoa irudituko zaie. Izan ere, klasean beti egoten dira eta noizean behin aldaketak egotea oso ondo datorkie. 



Hasteko, proposatuko dizuen jokoa hurrengoa da: ezagutzen dituzten koloreetatik bi nahastu behar dituzte, beste bat zailagoa sortuz. Hau da, sormena landu behar dute eta pentsatu behar dute nola konbinatu, eskatutakoa lortzeko. Batzuek jakingo dituzte, beste batzuk, aldiz, behin baino gehiagotan saiatu beharko dute. Kolorea asmatu ondoren, ezkerrean dagoen marrazkia margotu behar dute. Ariketa hau, lehen esan dudan moduan, klasean egin daiteke, baina dibertigarriagoa egingo zaie ordenagailuarekin egiten badute eta klasea ez den beste leku batean bada. Honen xedea IKT-ak erabiltzea da. 

Hemen uzten dizuet linka:  

 http://www.tudiscoverykids.com/juegos/juego-de-los-colores/



Bigarrenez, proposatuko dizuen beste jokoa hurrengoa da: hiru margolarik  (Picasso, Dalí eta Botero) haien margolanak margotzeko proposatuko dute. Haien artean, bat aukeratu ondoren, bere margolana marraztuko dute. Lehengoarekin amaitu ondoren, besteak ere aukeratu ahal dituzte. Amaieran, gehien gustuko dutenak inprimatuko ditugu eta klasetik jarriko ditugu. Honen ariketaren xedeak hauek dira: alde batetik, margolari famatuen izenak belarrira jotzea, baita haien margolanak ere. Izan ere, ikusi dituzte eta horiek margotzen egon dira. Bestetik, artearekin eta IKT-ekin kontaktuan egotea modu erraz eta dibertigarri batean. 





Anima zaitezte froga egiten!
 

2012/10/20

Artea IKT-rekin nahastuz


Sarrera honetan, artearen bidez jolastuko dugu berriro ere, baina kasu honetan IKT-en garrantzia kontuan izanda. IKT-en erabilera eskoletan oso garrantzitsua da, horrexegatik aproposa iruditu naiz, artearen bidez "Paint", Microsofteko programa, erabiltzea. Nahiz eta batzuek programa erabiltzen jakin, oinarrizko datuak emango dizkiegu "Paint-ek" eskaintzen dituen tresnak ondo erabiliko direla ziurtatzeko. 
Hasteko, Internetera jo beharko dute "dibujos" jartzeko eta gehien gustuko duten marrazkia deskargatzeko. Izen hori jarrita, kolorerik gabeko marrazkia izango dute, geroago haiek irudi berdina marrazteko eta margotzeko. Hori eginda izanda, erakutsiko diegu nola sartu  "Paint"-en eskuratutako marrazkia. Hau da, bakarrik erakutsiko diegu hurrengo aukeren artean, "Abrir" botoian klikatu behar dela eta marrazkia utzi dugun lekuan bilatu behar dugula. 


Hau egin ostean, aukeratutako marrazkia  "Paint-en" agertuko zaie:

Guztiek pausu horretara ailegatu ondoren, azalduko diegu antzeko marrazkia marraztu eta margotu beharko dutela horren ondoan. Baina hasi aurretik, "Paint-ek" eskaintzen dituen oinarrizko tresnak azalduko dizkiegu. Hurrengoak, hain zuzen ere: 



Behin hau azalduta egonda, honelako zerbait atera behar zaie umeei. 

 Azkenik, marrazkia amaituta izanda, gorde beharko dute, hasteko, ikasi dugun lehenengo pausua eginez, baina, kasu honetan, marrazkia gordetzea aukeratuko dugu. Bigarrenez, andereñoak edo maisuak esango dien izena  behean jarriko dute eta gorde botoian berriro ere klikatuko dute.


 Hau da, nahiz eta kasu honetan sormena asko ez landu, umeek nahi dituzten marrazkiak aukeratuko dituzte eta haien trebetasunak garatzeko gai izan behar dira, marrazkia marrazten eta margotzen, hain zuzen ere. Eta bestetik,  IKT-en erabilera praktikan jarriko dute. 

Paint-ez aparte oso antzekoa den eta sarean aurkitutako orrialde bat oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, marrazkiak egin ahal dira pintzela erabiliz eta nahi ditugun koloreak aukeratzen. Baina, horretaz aparte, orrialde honetan marrazki batzuen eredu batzuk aukeratu ahal dira, horiek margotzeko. Gainera, ertz desberdinak jarri ahal dira eta objetuak gehitu. 

Hemen uzten dizuet esteka: