Azken tailer honetan animazioak egingo ditugu. Hau da, taldeka, nahi
ditugun elementuekin, komiki bat osatzeko aukera izango dugu. Taldeak hiru pertsonetakoak izango dira eta kide guztien artean saiatu behar
dira komiki bat osatzen. Egingo duten komikia, ez da modu ohikoan egina izango. Hau da, marrazkiak paperean ez dituzte egingo, ezta horiek margotu ere. Interneten egingo dute, han aurkituko dituzten baliabideak erabiliz.
Hasteko, irakasleak zer nolako baliabideak
weborrian dituzten azalduko die eta nola erabili behar den bakoitza.
Hori horrela, talde bakoitza bere komikiarekin hasiko da. Horrek ez du
asko iraun behar eta ulerterraza izan behar da. Behin komikia
amaituta izanda, klasearen aurrean aurkeztuko dute eta beste tailer guztietan
bezala, beste talde guztiek puntuazioa emango diote. Puntuazio gehien
aterako duenak irabaziko du.
Weborri horretan, pertsonaia, elementu, musika, paisaia... desberdin
aukeratu ahal dira eszena bakoitzean, azkenean, komikia osatzeko. Hona
hemen weborriak eskeintzen dituen aukera ezberdinak:

Modu honetan, lan kooperatiboa sustatuko da, taldean lan egingo baitute. Gainera, komikiak egiteko modu desberdina, dibertigarria eta berria aztertuko dute, hain garrantzitsua den gaitasun digitala, kasu honetan ere, jorratuz.
Hemen uzten dizuet esteka:
http://domo.goanimate.com/studio
No hay comentarios:
Publicar un comentario