Geure burua marrazteko agintzen digutenean, oso zaila egiten zaigu, batez ere, marrazkigile profesionalak izaten ez bagara. Baina, sarrera honetan joko dibertigarri eta erraza proposatuko dizuet klasean praktikan jartzeko. Hurrengoan datza: irakasleak ume bakoitzari jokoan sartzeko aginduko die eta bertan bakoitzak bere burua ahalik eta hoberen irudikatu beharko du. Jokoaren barruan hainbat ezaugarri aukeratu ahal dira, hala nola, ile mota, begiak, aurpegiaren forma, arropa etab. Hemen argiago ikusiko dituzue dauden aukera desberdinak:
Bakoitzak berea egin ondoren, andereñoak guztiak hartuko ditu, arbela digitalean ipintzen dituelarik banan-banan erakusteko. Izan ere, egindakoa ordenagailuan gorde daiteke. Hori egin bezain pronto, ikasle guztiek asmatu beharko dute nor den bakoitza. Horrexegatik, ahalik eta hoberen eta antzekoen egin beharko dituzte haien "buruaren marrazki digitalak".
Adibide moduan hurrengoa utziko dizuet:
Hitz gutxitan, ariketa honen helburuak hurrengoak dira: alde batetik, artea kontuan izaten dugu, azken finean, autorretratu bat egin baitugu, arkatzarekin edo margoekin eginda egon ez arren. Bestetik, sormena ere lantzen dugu, izan ere, zerk egiten gaituen berezi pentsatu behar dugu eta marrazki hauetan islatu. Azkenik, aurreko sarrera batzuetan bezala IKT-ei ere garrantzia ematen diegu. Modu honetan, ondo pasatzen duten bitartean gaitasun digitala garatzen ari dira, joko hau arakatuz.
Hemen uzten dizuet esteka:
No hay comentarios:
Publicar un comentario