Sarrera honetan, artearen bidez jolastuko dugu
berriro ere, baina kasu honetan IKT-en garrantzia kontuan izanda. IKT-en
erabilera eskoletan oso garrantzitsua da, horrexegatik aproposa iruditu naiz,
artearen bidez "Paint", Microsofteko programa, erabiltzea. Nahiz eta
batzuek programa erabiltzen jakin, oinarrizko datuak emango dizkiegu "Paint-ek"
eskaintzen dituen tresnak ondo erabiliko direla ziurtatzeko.
Hasteko, Internetera jo beharko dute "dibujos" jartzeko eta gehien gustuko duten marrazkia deskargatzeko. Izen hori jarrita, kolorerik gabeko marrazkia izango dute, geroago haiek irudi berdina marrazteko eta margotzeko. Hori eginda izanda, erakutsiko diegu nola sartu "Paint"-en eskuratutako marrazkia. Hau da, bakarrik erakutsiko diegu hurrengo aukeren artean, "Abrir" botoian klikatu behar dela eta marrazkia utzi dugun lekuan bilatu behar dugula.

Hau egin ostean, aukeratutako marrazkia "Paint-en" agertuko zaie:
Guztiek pausu horretara ailegatu ondoren, azalduko diegu antzeko marrazkia marraztu eta margotu beharko dutela horren ondoan. Baina hasi aurretik, "Paint-ek" eskaintzen dituen oinarrizko tresnak azalduko dizkiegu. Hurrengoak, hain zuzen ere:

Behin hau azalduta egonda, honelako zerbait atera behar zaie umeei.
Azkenik, marrazkia amaituta izanda, gorde beharko dute, hasteko, ikasi dugun lehenengo pausua eginez, baina, kasu honetan, marrazkia gordetzea aukeratuko dugu. Bigarrenez, andereñoak edo maisuak esango dien izena behean jarriko dute eta gorde botoian berriro ere klikatuko dute.
Hau da, nahiz eta kasu honetan sormena asko ez landu, umeek nahi dituzten marrazkiak aukeratuko dituzte eta haien trebetasunak garatzeko gai izan behar dira, marrazkia marrazten eta margotzen, hain zuzen ere. Eta bestetik, IKT-en
erabilera praktikan jarriko dute.
Paint-ez aparte oso antzekoa den eta sarean aurkitutako orrialde bat oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, marrazkiak egin ahal dira pintzela erabiliz eta nahi ditugun koloreak aukeratzen. Baina, horretaz aparte, orrialde honetan marrazki batzuen eredu batzuk aukeratu ahal dira, horiek margotzeko. Gainera, ertz desberdinak jarri ahal dira eta objetuak gehitu.
Hemen uzten dizuet esteka:
No hay comentarios:
Publicar un comentario