Arteak inguratzen gaitu, ikus dezagun zer nolako eragina duen Lehen Hezkuntzan.

2012/10/28

Interneten artearekin jolasten



Aurreko sarreran esan nuen moduan, IKT-ak oso garrantzitsuak dira umeen hezkuntzan. Paint-a arakatu ondoren eta  honek eskaintzen dituen tresna batzuk erabili ondoren, gaur internetaren momentua da. Hau da, internetez baliatuko gara marrazkiak eta koloreak  sortzeko. Proposatuko ditudan bi jokoak internet izan gabe egin ditzakete, hala ere, informatikako gelara joanez gero, ordenagailuekin egonez gero eta internetera sartuz gero IKT-ekin kontuan egongo dira eta interesgarriagoa irudituko zaie. Izan ere, klasean beti egoten dira eta noizean behin aldaketak egotea oso ondo datorkie. 



Hasteko, proposatuko dizuen jokoa hurrengoa da: ezagutzen dituzten koloreetatik bi nahastu behar dituzte, beste bat zailagoa sortuz. Hau da, sormena landu behar dute eta pentsatu behar dute nola konbinatu, eskatutakoa lortzeko. Batzuek jakingo dituzte, beste batzuk, aldiz, behin baino gehiagotan saiatu beharko dute. Kolorea asmatu ondoren, ezkerrean dagoen marrazkia margotu behar dute. Ariketa hau, lehen esan dudan moduan, klasean egin daiteke, baina dibertigarriagoa egingo zaie ordenagailuarekin egiten badute eta klasea ez den beste leku batean bada. Honen xedea IKT-ak erabiltzea da. 

Hemen uzten dizuet linka:  

 http://www.tudiscoverykids.com/juegos/juego-de-los-colores/



Bigarrenez, proposatuko dizuen beste jokoa hurrengoa da: hiru margolarik  (Picasso, Dalí eta Botero) haien margolanak margotzeko proposatuko dute. Haien artean, bat aukeratu ondoren, bere margolana marraztuko dute. Lehengoarekin amaitu ondoren, besteak ere aukeratu ahal dituzte. Amaieran, gehien gustuko dutenak inprimatuko ditugu eta klasetik jarriko ditugu. Honen ariketaren xedeak hauek dira: alde batetik, margolari famatuen izenak belarrira jotzea, baita haien margolanak ere. Izan ere, ikusi dituzte eta horiek margotzen egon dira. Bestetik, artearekin eta IKT-ekin kontaktuan egotea modu erraz eta dibertigarri batean. 





Anima zaitezte froga egiten!
 

2012/10/20

Artea IKT-rekin nahastuz


Sarrera honetan, artearen bidez jolastuko dugu berriro ere, baina kasu honetan IKT-en garrantzia kontuan izanda. IKT-en erabilera eskoletan oso garrantzitsua da, horrexegatik aproposa iruditu naiz, artearen bidez "Paint", Microsofteko programa, erabiltzea. Nahiz eta batzuek programa erabiltzen jakin, oinarrizko datuak emango dizkiegu "Paint-ek" eskaintzen dituen tresnak ondo erabiliko direla ziurtatzeko. 
Hasteko, Internetera jo beharko dute "dibujos" jartzeko eta gehien gustuko duten marrazkia deskargatzeko. Izen hori jarrita, kolorerik gabeko marrazkia izango dute, geroago haiek irudi berdina marrazteko eta margotzeko. Hori eginda izanda, erakutsiko diegu nola sartu  "Paint"-en eskuratutako marrazkia. Hau da, bakarrik erakutsiko diegu hurrengo aukeren artean, "Abrir" botoian klikatu behar dela eta marrazkia utzi dugun lekuan bilatu behar dugula. 


Hau egin ostean, aukeratutako marrazkia  "Paint-en" agertuko zaie:

Guztiek pausu horretara ailegatu ondoren, azalduko diegu antzeko marrazkia marraztu eta margotu beharko dutela horren ondoan. Baina hasi aurretik, "Paint-ek" eskaintzen dituen oinarrizko tresnak azalduko dizkiegu. Hurrengoak, hain zuzen ere: 



Behin hau azalduta egonda, honelako zerbait atera behar zaie umeei. 

 Azkenik, marrazkia amaituta izanda, gorde beharko dute, hasteko, ikasi dugun lehenengo pausua eginez, baina, kasu honetan, marrazkia gordetzea aukeratuko dugu. Bigarrenez, andereñoak edo maisuak esango dien izena  behean jarriko dute eta gorde botoian berriro ere klikatuko dute.


 Hau da, nahiz eta kasu honetan sormena asko ez landu, umeek nahi dituzten marrazkiak aukeratuko dituzte eta haien trebetasunak garatzeko gai izan behar dira, marrazkia marrazten eta margotzen, hain zuzen ere. Eta bestetik,  IKT-en erabilera praktikan jarriko dute. 

Paint-ez aparte oso antzekoa den eta sarean aurkitutako orrialde bat oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, marrazkiak egin ahal dira pintzela erabiliz eta nahi ditugun koloreak aukeratzen. Baina, horretaz aparte, orrialde honetan marrazki batzuen eredu batzuk aukeratu ahal dira, horiek margotzeko. Gainera, ertz desberdinak jarri ahal dira eta objetuak gehitu. 

Hemen uzten dizuet esteka: