Arteak inguratzen gaitu, ikus dezagun zer nolako eragina duen Lehen Hezkuntzan.

2012/10/10

Nor da Picasso?

Plastikako klaseetan, aurreko sarreretan esan dugun bezala, sormena oso garrantzitsua da. Hala ere, ez da kontuan hartu behar den gauza bakarra. Izan ere, artearekin erlazionatuta dauden zenbait datu umeei jakinaraztea oso aproposa iruditzen zait.


Hona hemen nire proposamena: klasea bi zatitan banatuko dugu, lehenengo zatian margolari ospetsu bati buruz hitz egingo dugu, hasieran andereñoak hainbat datu emango ditu Pablo Picasso eta bere margolan ospetsuenetarikoei buruz, hain zuzen ere. Zuek nahi duzuena har dezakezue, nik hau aukeratu dut pentsatu dudalako agian haientzat hain ezezaguna izango ez zelako. Berari buruz hitz egin eta beraren margolan batzuk ikusi ondoren, antzeko irudi bat eskatuko zaie, lehendabizi azaldutako eta geroago ikusitako ezaugarriak kontuan hartuz. Hau da, honen xedea, sormena garatzea eta arteari buruz zerbait jakitea da, bi hauek konbinatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario